2016/12/14

Korrika Denda

Dagoeneko badugu Korrika Denda Gasteizen, eta ostiralean, abenduak 16, irekiko dugu, irekiera-ekitaldi xume baten bidez.

Denda Nueva Dentro kaleko 8. zenbakian egongo da, Txantxiku tabernaren parean. Bertan aurkitu ahal izango duzue Korrikak 20. ekitaldi honetarako diseinatutako arropa berria, osagarriak, opariak...

Ostegun eta ostiraletan 18etatik 21etara egongo da irekita, eta larunbatetan, aldiz, 11:30etik 14:30era. Olentzero- edo Errege-eguna bezalako data berezietan ere irekirik aurkituko dugu, baina egun horietako ordutegiak  jakinaraziko ditugu hurrengo egunetan.


Animatu, eta eman osteratxo bat Korrika Dendatik, dotore ibili, euskarari lagundu eta aurtengo nobedadeak ezagutzeko aukera paregabea!