2016/12/19

Olentzero kalejiran!

Ostiralean hartuko ditugu Gabonetako oporrak AEKn. Ezin, baina, Olentzero agurtu gabe urtea amaitu. Horretarako, aukera aproposa izango dugu ostiral honetan Zadorra euskaltegian.

Arratsaldeko 17etan hasita, eta trikitilariek lagundurik, Zadorra euskaltegitik Zumaia plazaraino joango da Olentzero, eta ikasle, irakasle eta auzotar guztiak gonbidatu nahi ditugu kalejira honetan parte hartzera.

Plazan, txokolate beroa eskainiko da, eta Olentzerori gutunak eskura emateko aukera ere izango dugu. Ekarri, bada, zeure gutuna!

Animatu, eta zatozte urteko azken ekintzara, Olentzero zain izango dugu!