2017/01/25

Kepa Junkera & Sorginak

Otsailaren 9an hasiko da Korrika Kulturala Gasteizen, Kepa Junkerak eta Sorginek emango duten kontzertuarekin. Maletak ikuskizunean hainbat gonbidatu eta sorpresa espero ditugu.

Korrika Kulturala aurkeztu dugu gaur Gasteizko Europa Jauregian, kultur emanaldien zikloa hasiko den lekuan bertan. Ekitaldiz jositako hilabeteak izango dira Euskal Herri guztian Korrika bitarte biziko ditugunak.

Kepa Junkera & Sorginak ikuskizunerako Sarrerak urtarrilaren 26tik aurrera egongo dira salgai AEK-ko euskaltegietan, 10€-ren truke.
Korrika Laguntzaile txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute, bai ekitaldi honetan, bai Korrika Kulturalaren emanaldi guztietan.