2017/01/24

Xaboi-tailerra

Saharari buruzko hitzaldi arrakastatsuaren ondoren, ostegunerako proposamen berri batekin gatozkizue. Xaboi-tailerra egingo dugu Zadorra euskaltegian. AEK-ko irakasle diren Usua Santxo eta Jaione Agirregabiriak eskainiko dute tailerra.

Ekitaldi hau, gainera, maila ezberdinetako ikasleentzat moldatuko dugu, beraz, ez dago ez joateko aitzakiarik.