Hurrengo otsailaren 24an ospatuko dugu Kubik aretoan aurtengo inauteri-gala. Zirkua izango da aurtengo gaia, eta gure ikasleak hor ari dira lehiaketarako mozorroa eta ikuskizuna buru-belarri prestatzen.
Aurten, gainera, antzerki-zirku ikuskizuna ere izango dugu, Pantxika Lamurrek eskainiko duen emanaldi interaktiboaren bidez.
Luntxa, photokola, DJ Elepunto eta giro erabat euskaldunaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu, beraz, eta doan gainera!
Arratsaldeko 19etatik aurrera ateak irekita topatuko dituzue, eta hauxe da egun horretarako osatu dugun egitaraua:
19:30ean, Antzeki-zirkua Pantxika Lamurren eskutik.
20:15ean, luntxa
20:45ean, mozorro-lehiaketa
22ak inguruan, sari-banaketa eta DJ Elepuntoren musika emankizuna
Gonbidatuta zaudete, beraz, etorri nahi duzuen guztiok;hori bai, mozorroa soinean eta euskara mingainean!