2017/02/28

Korrika Kulturala

Martxoaren 30ean hasiko da Otxandion Korrika, eta egun horretan bertan Gasteizko kaleak gurutzatuko ditu iluntzean. Bitartean, baina, badugu zer ikusi, zer entzun eta zer ikasi Korrika Kulturalak antolatutako ekitaldi ezberdinetan. Antzerkia, musika, dantza, erakusketak, solasaldiak, sagardotegira irteera, dokumentalak... Eta ez hori bakarrik, egitarau nagusitik kanpo ere asko baitira Gasteizko auzoetan antolatuko diren ekitaldiak. Hemen izango duzue horien berri.