2017/05/24

Errekaleor bizirik!

Egingo al dugu? programaren barruan, aurreko astean eta oraingoan ere AEK-ko ikasleok Errekaleorrera hurbildu gara bertako egunerokotasuna bertatik bertara ezagutzera.

Hurrengo asteetan ardo-dastaketa, euskara eta sexismoaren gaineko hitzaldiak eta mintzakafeak izango ditugu gure agendan. Izan ere, ikastaroa amaitzear da, baina AEKn oraindik badugu zer ikusi eta zer ikasi.