2017/05/16

Errekaleorrera bisita-gidatuak

Gauza jakina da Errekaleor ez dela auzo arrunta. Bertan bizi diren lagunek biziberritutako auzo koloretsua baizik.
AEKn bisita-gidatuak antolatu ditugu errealitate hori bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Ostiral honetan, goizeko 10:30ean eta hurrengo asteartean arratsaldeko 18:30ean egingo ditugu bisitok, bertako biztanle eta gure irakasle den Ibai Maizaren eskutik.
Gurekin etorri nahi baduzu, honatx gonbidapena!