Martxan
da “Etxealditik Euskaraldira” ekimena, urte amaierako
Euskaraldirako motorrak berotzen hasteko asmoarekin. Ekimen honen
helburua etxean ditugun hizkuntza-ohiturei buruz hausnarketa egin,
hobetzekoak identifikatu eta horiek aldatzen hasteko bideari ekitean
datza. Gaurtik hasita eta apirilaren 30a bitarte, egunean bideo bat
zabalduko da helburu horiek betetze aldera lagungarri izan daitezkeen
irizpideekin.
Aste
hori pasata, maiatzaren 1ean eta 2an, gutako bakoitzak bideo bat
grabatzeko tartea izango du ekimenean izandako bizipenekin.
Maiatzaren 3tik aurrera norbanako bakoitzak bere bideoa sarean
eskegiz sarea betetzeko deia egin digute.
Hemen
aurkituko dituzue egunez egun proposatzen dizkiguten ariketak:
https://euskaraldia.eus/etxealdia/