2020/04/14




Eguerdi on!

Gaur urtebete 21. KORRIKA Andra Mari Zuriaren Enparantzara iritsi berria zen, eta plaza jendez gainezka zegoen. Egun zoragarria izan zen, benetan, eta noski, ez zen posible izango Euskal Herritarron konpromiso eta indar erakustaldirik gabe.

Beheko argazkian, ordea, huts -hutsik ageri da plaza, egun dugun egoeraren adierazgarri. Baina, lasai, hurrengo urtean ere KORRIKA egin egingo da, eta guztiok batera egongo gara!

Aukera hau aprobetxatu nahi dugu Gasteizko AEK-ko ikasle zein irakasle eta langileei animoak eta muxuak bidaltzeko. Zaindu zaitezte, laster elkartuko gara.

Gora gu ta gutarrak!