2017/03/10

Herriak eta auzoak

Korrika Batzorde ezberdinak lan eta lan ari dira Korrika Kulturala herri eta auzoetan zabaltzeko. Korrika hurbildu ahala hainbat dira antolatzen ari diren egitarauak, eta hurrengo asteburuetan ez dira faltako han eta hemen euskararekin lotutako ekitaldiak.
Bihar Judimendin dugu hitzordua, eta asteburu honetatik aurrera Zigoitian ere programa aberats eta anitza izango dugu eskura.