2017/03/13

Korrikara hurbilduz

Korrika Kulturalak aurrera darrai etengabe. Eta Korrika hurbildu ahala hamaika dira auzo, herri eta bazterretan antolatzen ari diren ekitaldiak. Ostegunean, martxoak 16, esaterako, badugu non aukeratu:

Judimendin: Txaranga-poteoa, 19:30ean, AEK euskaltegitik (Korapilo txaranga).

Salburuan: Antzerkia, gizarte-etxean, 18:30ean.

Errotan: Andagoia plazan Txalapartariak (Txalamako), Julen Zulaika eta Janari banaketa             (“burek” aljeriar janaria. Barazki hutsezkoa) 19etatik 22:30era.

Horrez gain, Oihanederren ere "Korrikara hurbilduz" solasaldi dialogikoa izango dugu arratsaldeko 18etatik aurrera.



Eta asteburura begira, Izaki Gardenak eta Joseba B Lenoir eta Gako Beltzak Jimmy Jazzen; sagardotegira irteera; bertso-afaria Errekaleorren; kantu-jira Judimendin; txirringa-martxa Salburuan; bizikleta-martxa, pintxo-dastaketa eta txiki dantza-plaza Lakuan...